AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurkeztu dute jendaurrean Beasaingo Zentro Sozialista

Goierriko Kontseilu Sozialistak aurreko astean eman zuen eskualdeko Zentro Sozialistaren irekieraren berri, eta joan den asteburuan erakutsi dute jendaurrean. Beste hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako.

Martxan da Goierriko Zentro Sozialista: bere garaian Erka Material Elektrikoak enpresak Beasainen (Gipuzkoa) zeukan lokala birjabetu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak, eta iragan asteburuan aurkeztu dute jendaurrean. Kontseilu Sozialistako kideek aurreko astean eman zuten Zentro Sozialistaren irekieraren berri, eta hainbat ekimenetara deitu zuten astebururako: lan-egun bat antolatu zuten aurreko ostiralerako, eta aurkezpen saio bat larunbaterako. Jende ugari bertaratu zen espazioa ikustera eta han martxan izango diren ekimenak ezagutzera.

Datozen egunetarako ere egin dituzte hainbat deialdi birjabeturiko gunean. Asteazkenean, hilaren 29an, Gedar Telebistaren Burdin Hesia programa emango dute Zentro Sozialistan; zehazki, Rafael Poch kazetariari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da. Hurrengo egunean, tailer bat eskainiko du Goierriko Etxebizitza Sindikatuak: etxeko alokairuaren inguruko azalpenak emango ditu.

"Langile klasearen aurkako ofentsiba bizi dugun honetan, proletalgoaren autodefentsarako tresna gehiago sortu eta indartu nahi ditugu Zentro Sozialistaren bidez", azaldu zuten Kontseilu Sozialistako kideek Zentro Sozialistaren berri ematean. Besteak beste, "aholkularitza eskaintzeko eta formakuntza saioak egiteko" bulego bat izango dute espazioan Goierriko Laneko Autodefentsa Sareak eta osteguneko tailerra emango duen Etxebizitza Sindikatuak. Iazko abenduan aurkeztu zuten sindikatua.

Donostian, pertsona bat legez kontra etxegabetzen saiatu dira hainbatetan
Legez kanpo azpialokatutako etxe batean bizi da emakumea, eta behin baino gehiagotan bera etxetik botatzen saiatu da azpierrentatzailea. Gaur-gaurkoz, etxegabetua izateko arriskuan dago bizilaguna, eta deialdietara adi egoteko eskatu du Donostiako Etxebizitza Sindikatuak.