AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurreko asteburuan, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko Alde Zaharrean

Taberna bateko komunetan egin zion eraso 50 urteko bortxatzaileak. Kanboko emakume bat ere bortxatu zuten asteburuan, taldean.

Larunbat gauean, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. San Nikolas kaleko taberna bateko komunetan izan zen erasoa, 23:00ak aldera. Emakumearen amak eman zuen abisua, komunetara joan eta erasoa ikusi zuenean.

Tabernako langileek izan zuten atxikirik 50 urteko erasotzailea, eta, gero, atxilotua izan zen. Igandean igaro zen epailearen aurretik, eta behin-behinean espetxera zezatela agindu zuen hark.

Berriki jakinarazi dute Euskal Herriko beste emakume bat bortxatu zutela aurreko asteburuan: Kanboko (Lapurdi) emakume bati eraso zioten hiru gizonek, iruzur egin eta arma batekin mehatxatu ostean.

Militante anarkista bat espetxeratu dute Bartzelonan
Maiatzaren 30ean sartu zuten kartzelara, hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorraldia ezarrita. "Lesioak eragitea" leporatzen diote, "gorrotoari" lotutako larrigarriarekin, 2018an Jusapolen aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik.