AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurrera doa Yakovlev 42 taldearen kontrako prozedura judiziala

Atzo zeuden deklaratzera deituta, Donostian, euren kanten letrengatik. Kontseilu Sozialistek antolatuta protesta bat izan zen epaitegi aurrean, "estatu kapitalistaren kontrako adierazpen askatasuna" aldarrikatzeko.

Ikerketapean daude Yakovlev 42 musika-taldeko kideak, euren abestietako letrak direla-eta. Guardia Zibilak txosten batean leporatzen die euren "ikuspegi ideologikoarekin bat ez datozen guztienganako gorrotozko diskurtsoa elikatzea", bai eta "letra guztiz iraingarri eta intoleranteak idaztea" ere. Hori dela-eta, Donostiako (Gipuzkoa) epaitegian deklaratzera deitu zituzten taldekide guztiak eta kide ohi bat, taldearen hemeretzi kanta seinalatuta.

Atzorako, maiatzaren 6rako, deitu zituzten deklaratzera. Auzipetutako bi kidek deklaratu zuten Donostian, eta gainerakoek uko egin zioten adierazpenak egiteari. Jakinarazi zieten, printzipioz, aurrera doala euren kontrako prozedura judiziala, eta aurrerago helaraziko dietela beste jakinarazpenen bat.

Atzo goizeko saioa zela-eta, protestara deitu zuten Donostiako, Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistek. Hala, 11:00etan bildu ziren hainbat eta hainbat lagun Donostiako epaitegi aurrean, auzipetuei babesa emateko eta "estatu kapitalistaren kontrako adierazpen askatasuna" aldarrikatzeko.

Berangoko Otxantegi Herri Lurrak husten ari da Ertzaintza
Hainbat lagun zauritu eta horietako bat atxilo eraman dute ertzainek, birjabetutako lur-eremuaren desalojoan. Polizia hirugarrenez ari da hustea gauzatu nahian, eta polizia-dispositibo handia prestatu du.