AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurrera doaz Palestinarekin elkartasunez hasitako baraualdiak

Altsasun, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izaten ari dira barau kolektiboak. Biharko manifestazio nazional batera deitu du Palestinarekin Elkartasunak, Bilbon.

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, 24 orduko baraualdiak izaten ari dira une honetan, palestinar herriari elkartasuna adierazteko. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan atzo arratsaldean ekin zieten barauei, arratsaldeko 19:00etan, eta horretarako gune bana prestatu dute hiri bakoitzean, egitarau zabalekin. Altsasun, berriz, egun bat lehenago ekin zieten barau-egunei, eta txandaka ari dira hainbat lagun.

Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin lelopean, aipatutako plataformak mobilizazio-deialdi nazional bat egin du biharko. Oraingoan ere Bilbon (Bizkaia) joko dute protestara: Jesusen Bihotzetik hasiko da manifestazioa, eguerdiko 12:00etan.

Barajasen atxilo zeuden militante sahararretatik hamasei deportatu ditu Espainiako Gobernuak
Asteak daramatzate aireportuan atxikirik, eta deportatu egin dituzte orain: Marokon atxilotuak, torturatuak edota erailak izateko arriskuan daude. Beste hamabost lagunek preso segitzen dute, baina baliteke haiek ere igande honetan kanporatzea.