AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten ere Alarde Antifaxista izango da urriaren 12an

Bigarren urtez, Jesusen Bihotzetik Arriagara egingo dute martxa. "Oroimen historiko bizitik abiatzen den ekimena" dela diote antolatzaileek.

Aurtengo urriaren 12an ere izango da Alarde Antifaxista Bilbon (Bizkaia), bigarren aldiz. 12:00etan abiatuko da martxa Jesusen Bihotzetik Arriagara, "kapitalismoaren eta berak eragindako faxismoaren aurkako borrokan elkarren beharra dugula adierazteko" eta "herri langilearen aldarrikapen historikoei eta egungo haserreari modu bateratuan eta oroimenaren bidetik marko bat eskaintzeko", antolatzaileen esanetan.

Azaldu dutenez, "klase borroka ardatz duen borroka antifaxistaren baitan kokatzen da" ekimena. "Oroimen historiko bizitik abiatzen den ekimena da gurea, gure aurreneko borrokalari antifaxista guztiek utzitako ondarea aldarrikatu eta kaleratzearekin batera, eurek abiarazitako borrokaren zentzuak, helburuak eta duintasunak erabateko gaurkotasuna dutela agerrarazteko beharra sentitzen dugulako. Batasuna bide eta xede duen ekimena, jakin badakigulako borrokarako borondatea dugun guztion ardura dela antifaxismoa indartzen jarraitzea", diote.

Iaz Alarde Antifaxista aurreneko aldiz egin eta urtebetera, "oroimen antifaxista historiko biziak" berriro "Bilboko kaleak zeharkatzera eramango" dituela adierazi dute; "gure aitona-amonek erakutsitako borrokarako grina, ausardia, irmotasuna eta eskuzabaltasuna harrotasunez gogora ekartzera", hain zuzen.

Lehenengo greba eguna dute gaur Bilboko zamaketariek
Enpresaren iruzurren aurrean eta lan-baldintza duinen alde, 17 eguneko grebara deitu dute beharginek. Gaur hasi eta hilaren 25an emango dute bukatutzat greba hau. %100eko jarraipena izan du gaur grebak, eta gerentearen bertaratu dadin eskatzen ari dira langileak, azalpenak eman ditzan.