AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten ere antolatu du Guda Zelaia ekimena Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak

Urriaren 15ean izango da Guda Zelaiaren bigarren jardunaldia, Bergaran. "Artearen eta kulturaren esparrutik, gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpen bat" egin nahi dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak iaz egin zuen Guda Zelaia izeneko ekimenaren aurreneko jardunaldia, Arrasaten (Gipuzkoa). Orduko hartan Kontseilu Sozialistako kideek azaldu zutenez, "artearen eta kulturaren esparrutik, gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpen bat" egitea du helburu Guda Zelaiak, eta horretarako, egun osoko egitarau bat prestatu zuten iaz. Kultura proletarioari eta kultura sozialistari buruzko mahai-inguru bat izan zen eguneko hitzordu nagusia; horretaz gain, argazki erakusketa bat, bertso-bazkari bat nahiz musika emanaldiak izan ziren Arrasateko Gaztetxean.

Kontseilu Sozialistak Guda Zelaiaren bigarren edizio bat prestatu du aurten, eta oraindik xehetasunen berri eman ez badu ere, bigarren jardunaldia noiz eta non izango den jakinarazi du jada: datorren urriaren 15ean, Bergaran (Gipuzkoa).

Lau greba egunetara deitu dute Gipuzkoako arte grafikoetan
Irekita dago oraindik sektoreko lan-hitzarmenaren negoziaketa, eta patronalaren blokeoa salatu dute beharginek. Grebara joko dute irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4rako eta 6rako.