AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten ere Guda Goiena jardunaldia izango da Durangon

Abenduaren 6rako antolatu du egitaraua Durangaldeko Kontseilu Sozialistak. Kultur borrokari buruzko hitzaldi bat egingo du, baita ostalaritzako abusuen kontrako mobilizazio bat ere, LASen eskutik.

Azken urteetan egin bezala, Durangoko (Bizkaia) Azokaren bueltan, hainbat ekimen prestatu ditu Durangaldeko Kontseilu Sozialistak. Badarama denbora Guda Goiena izeneko jardunaldi bat antolatzen, eta aurten ere heldu dio horri. Ostiral honetarako jarri du hitzordua, abenduaren 6rako, eta oraingoan hitzaldi indartsu bat jarri du egitarauaren erdigunean: Kultur borroka, zergatik eta zertarako. 11:00etan izango da, Durangoko San Antonio Santa Rita ikastetxean.

Ostalaritzako gehiegikerien kontra

Eguerdian mobilizazio bat egingo dute, Durangaldeko Laneko Autodefentsa Sarearen (LAS) eskutik. Ostalaritzako abusuen aurrean antolatzera deitzeko manifestazio bat izango da, Durangoko erdiguneko kaleetan barrena. 13:30ean hasiko da Andra Maritik. Horren ostean, San Antonio Santa Rita ikastetxean bertan bazkaltzeko aukera egongo da.

Durangaldeko LASek duela gutxi eman du ostalaritzako lan-gatazka baten berri. AbadiƱoko (Bizkaia) Xirimiriko beharginak ari dira borrokan, nagusiek taberna bat-batean zarratu eta gero. Guztira, 20.000 euro inguru zor dizkiete oraindik langileei.

Grebara jo dute Alemaniako Volkswageneko 60.000 langile inguruk
Lantegien herena zarratzea eta beharginen soldatak %10 murriztea aztertzen ari da enpresa. Atzo atera zen kalera langile andana.