AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten ere selektibitateari ezetz esan diote ehunka ikaslek

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat campusetan egin dituzte protestak azken asteetan. Selektibitateko azterketak "ikasleriak bizi-eredu burgesa barneratzeko tresna bat" direla salatu du Ikasle Abertzaleakek, eta ikasleen bizitzak "erabat baldintzatzen dituen probari aurre egiteko" borondatea erakutsi du.

Ikasle Abertzaleakek selektibitatearen aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu azken bi asteetarako Hego Euskal Herriko hainbat campusetan, Selektibitateari ez! lelo hartuta. Iruñeko (Nafarroa), Leioako (Bizkaia), Gasteizko (Araba), Eibarko (Gipuzkoa) eta Donostiako (Gipuzkoa) campusetan ehunka ikasle bildu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren datetan. "Hezkuntzaren klase izaera" nabarmendu du IAk protestetan, eta horrekin batera, "langile klaseak bertan pairatzen dituen ondorioak" salatu eta "hezkuntzaren gaineko langile kontrola" aldarrikatu du.

IAren esanetan, auzia ez datza selektibitatearen berehalako ezabapenean, kontrara, "hezkuntzaren gaineko langile kontrolean ala kontrol burgesean" oinarritu du unibertsitaterako sarbide probak dakarren problematika. Selektibitateko azterketak "hezkuntza burgesaren beste tresna bat" bezala kokatu ditu IAk: "Gure eginbeharra hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren ezarpenari, eta beraz, Euskal Eskola Nazionalari gaurdanik ekitea da", ondorioztatu du.

Lizarran bi emakumeri eraso zien gizon bat zigortu dute
Gizonak 2020an egin zizkien sexu-erasoak Lizarrako (Nafarroa) diskoteka batean. Epaileak zigorra arintzea erabaki du, erasotzailea mozkorra zegoela argudiatuta.