AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten, gutxienez 64 langilek galdu dute bizia Hego Euskal Herrian lanean ari zirela

2023arekin alderatuta, 2024an %10 egin dute gora lan-heriotzek Hego Euskal Herrian. Garraiolarien sektorean erregistratu dituzte hilketa gehien.

Bukatzear da 2024. urtea, eta aurten soldatapeko lanean erregistratutako heriotzen berri eman dute jadanik iturri sindikalek: Hego Euskal Herrian, gutxienez 64 beharginek galdu dute bizia lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan zirela. "Traumatikotzat" jotakoak izan dira hilketa gehienak, 43 hain zuzen ere. Gainerakoak "ez-traumatikoak" edo in itinere heriotzak izan dira.

Iturri sindikalen arabera, aurten hemezortzina erailketa erregistratu dituzte Gipuzkoan eta Nafarroan. Bizkaian hamabost izan dira eta Araban hamahiru, baina guztizko zenbaketa egitean, kontuan hartu dituzte beste lurralde batzuetan lanean ari zirela bizia galdu duten Hego Euskal Herriko langileak ere.

Aurreko urtearekin alderatuta, 2024an %10 igo dira lan-erailketak, 2023an zehar 57 hilketa erregistratu baitzituzten. "Traumatikoak" hazi dira gehien, %22ko gorakada bat izan baita Hego Euskal Herrian (35 lan-heriotza "traumatiko" izan ziren iaz).

Garraiolarien sektorea, hilgarriena

2024an, errepideetan merkantziak garraiatzen ari ziren beharginen artean izan dira lan-heriotza gehien: gutxienez hamalau, iaz baino sei gehiago. Makineriarekin lanean ari zirela harrapatzeen edo bestelako arazoen ondorioz bizia galdu duten langileak hamabi dira, eta altueratik erorita hil direnak (nagusiki eraikuntzan), berriz, hamar.

Lehen sektorean, gutxienez lau langile zendu dira gidatzen ari ziren traktoreekin isripuak izanda. Ofizialki erretiroa hartua zuten beste lau pertsona ere modu berean hil dira, nahiz eta horiek ez dituzten zenbaketetan aintzat hartzen.

Gainbegiratu bat 2024ari
Aurten ere urrats ugari egin ditu Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak, hainbat frontetan antolakuntza komunista indartzeko bidean. Hona hemen errepaso bat, funtsezko zenbait une laburbilduz.