AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurtengo azken Erresistentzia Jaialdia egin du Beasainen Defentsa Komunitateak

Erresistentzia Kutxa indartzeko hainbat jaialdi izan dira aurten ere, eta joan den larunbatean izan zen ikasturteko azken hitzordua. Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako errepresio ekonomikoari aurre egiteko dago martxan Erresistentzia Kutxa.

Aurten ere Euskal Herriko hainbat herritan izan dira Erresistentzia Jaialdiak, Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak antolatuta. Horiek biribiltzeko, azken hitzordu bat jarri zuten aurreko larunbaterako, Beasaingo (Gipuzkoa) Gaztetxean. 22:00etan hasi zen jaialdia, eta bertan aritu ziren Igitaia, Berandu Baino Lehen, Rodeo eta Aurrez Aurre taldeak. Ondoren, DJ Mondongok jarraitu zuen gaua girotzen.

Badira zenbait urte Erresistentzia Kutxa martxan jarri zela Euskal Herrian, Langile Kontrolpeko Espazioen kontrako errepresio ekonomikoari modu bateratuan aurre egin ahal izateko. Kutxa hori hornitzeko eta indartzeko egiten dituzte Erresistentzia Jaialdiak han-hemenka, urtero.

Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da
Azken hamarkadan %62 hazi da batez beste estatuen aurrekontu militarra, 552.000 milioi euroko gastuarekin, guztira. Aldi berean, urtean 100.000 milioi euroko murrizketak eragingo dituen Egonkortze Plana onartu berri du Europar Batasunak.