AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurtengo lehen lauhilekoan, sinatutako lau lan-kontratutik hiru behin behinekoak izan dira Hego Euskal Herrian

Espainiako Estatuko ostalaritzan, %5,67 hazi da langile kopurua otsaila eta martxoa bitartean. 615.674 kontratu "mugagabe" zenbatu dira, eta 582.556 pertsona kontratatu dituzte. 75.950 langabek ez dute langabezia-prestaziorik jasotzen.

Espainiako Estatuko langabeziaren eta kontratazioaren azken datuak kaleratu eta berehala hasi dira zifren dantzak komunikabideetako lerroburuetan. Zenbait hedabidek kezkatuago dirudite emaitzen interpretazio baikor bat ematearekin, enpleguaren dimentsio errealekin baino. Eldiario.es atariak, esaterako, "martxoko enpleguaren igoera hilabete horretan inoiz erregistratu den handiena" izan dela dio.

Juanjo Basterra ekonomia arloko kazetariak bestelako ikuspegi bat eman du bere sare sozialetan. Hego Euskal Herriko zifrak eskuan hartuta, adibidez, 2023ko lehen hiruhilekoan 235.206 lan-kontratu berri sinatu direla dio, eta horien %73,68 aldi baterakoak izan direla; hots, lau kontratutik ia hiru.

Bestalde, kontratu mugagabe berriak 615.674 izan dira guztira Espainiako Estatuan, baina horien egonkortasuna zalantzan jar daiteke, kontratu horiek guztiak 582.556 lagunentzat izan direla ikusita. Mugagabeen %53,84 lanaldi partzialekoak zein aldizkako finkoak direla azpimarratu du Basterrak.

Langabeziari so, egia da gaur-gaurkoz aurreko hilean baino 3.508 langabe gutxiago daudela, baina auzia ez da hor amaitzen. Hasteko, Hego Euskal Herrian 141.142 langabe zenbatzen dira oraindik. Langabeziaren irudi errealagoa eskaintzen duen enplegu-eskatzaile ez-okupatuen zenbatekoa, berriz, 149.576 da. Gainera, langabeen artean 75.950 lagunek ez dute inolako langabezia-saririk jasotzen. Basterrak gogora ekarri duenez, martxoaren 31n, 147.810 pertsonak galdu zuten enplegua Espainiako Estatuan.

Zerbitzarien armada

Laneko Autodefentsa Sarea sortu dute Deba Bailaran
"Nagusien inpunitatearekin amaitzeko eta guztiontzako lan-baldintza berdinak izan daitezen" egingo du borroka Deba Bailarako Laneko Autodefentsa Sareak. Apirilaren 14an egingo dute ekimena aurkezteko saio bat, OƱatin.