AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurtengo Martxoaren 8an ere mobilizatzera deitu du Itaiak

Aurten 24 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek, 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!' lelopean.

Hilabete baino ez da geratzen Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako, eta Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak jakinarazi du aurten ere mobilizazioak egingo dituela egun horretan. Iaz mobilizazio jendetsuak egin zituen hainbat eta hainbat herritan, eta aurten are herri gehiagotan izango dira deialdiak. Guztira, 24 herritan antolatu ditu mobilizazioak Itaiak.

Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! aldarri hartuta aurkeztu ditu deialdi horiek.

Hona hemen argitaratutako hitzordu guztiak:

Gasteizko Txosna Batzordeak beto politikoa jarri die GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari
Arrazoi ideologiko eta politikoak direla-eta, Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzeko eskubidea ukatu die Etxebizitza Sindikatuari eta GKSri. Horretarako, besteak beste, bi eragileen jardun politikoa erabili du argudio modura, eta gezurretara eta difamazioetara ere jo du. Azaldu dute, gainera, IA txosnagunetik kanporatzeko lehen mugimenduak ere egin dituela Ezker Abertzale ofizialistak.