AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurtengo udan, lekuan lekuko Eskola Ibiltariak egingo ditu IAk

Ikasleak elkartzea eta formakuntza politikoan sakontzea da asmoa, eta uztailean nahiz abuztuan zehar izango dira hitzorduak.

Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak gogora ekarri duenez, 25 urte igaro dira jada Eskola Ibiltariaren lehenengo ediziotik. Ordutik, uda ugaritan antolatu dute ekimen nazionala IAko kideek, baina, aurten, tokian tokiko egitarauak egingo dituzte.

Ikasleak elkartzea eta formakuntza nahiz hausnarketa politikoa lantzea da Eskola Ibiltarien helburua, eta sei edizio izango dira uda honetan: Zaldibia-Lazkaon (Gipuzkoa) uztailaren 10etik 11ra bitartean, Lizarran (Nafarroa) uztailaren 18an, Uribarri-Ganboan (Araba) uztailaren 19an, Meatzaldea-Ezkerraldean (Bizkaia) uztailaren 29tik 30era bitartean, Iruñerrian (Nafarroa) uztailaren 31tik abuztuaren 1era bitartean, eta Lekeitio-Gernikan (Bizkaia) abuztuaren 5etik 7ra bitartean.

Irantzu Mugeta militante politiko bilbotarra zendu da
Ikasle-mugimenduan militatzen zuela, lau aldiz jipoitu eta markatu zuten faxistek 80ko hamarkadan.