AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Austrian 53 lagun atxilotu dituzte, faxistei aurre egiteagatik

Manifestazio batera deitu zuten faxistek, pertsona migranteak "masiboki itzularaztearen" alde. Haiei aurre egin zieten hainbat pertsonak: eserialdia egin zuten mobilizazioa gelditzeko, baina Poliziak gogor erreprimitu zituen.

Irailean izango dira hauteskundeak Austrian, eta faxisten alderdien gorakada bat espero da, hainbat iturrik ohartarazi dutenez. Bien bitartean, kalean ere mobilizatzen ari dira faxistak. Iragan den larunbaterako, manifestazio bat antolatu zuten faxistek Vienan, pertsona migranteak euren jatorrizko lurraldeetara "masiboki itzularaztearen" alde. Erremigrazio hitza darabilte talde faxistek, eta lelo hori islatzen zuen mobilizazioan zeramaten pankartak.

Sareetan zabaldu dutenez, Europa osoko 500 faxista bildu ziren mobilizazio horretan. Dena den, ehunka lagunek aurre egin zieten, eta eserialdi bat egin zuten, pertsona migranteen kontrako manifestazioa geldiarazteko asmoz.

Bertaratu ziren ehunka poliziek, ordea, faxisten kontra protesta egiten ari ziren pertsonak erreprimitu zituzten, eta eserialdia egiten ari ziren 53 lagun atxilotu zituzten. Protestak luzatu egin ziren, eta faxismoaren aurkako beste hamar manifestari atxilotu zituen Poliziak.

Turistifikazioari esker aberasten ari direnak seinalatu dituzte Urola Kostan
Etxebizitza turistikoen areagotzea eta hotel berrien eraikuntza salatu ditu Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Turistifikazioaren ondorioak langile-klaseak jasaten dituela azaldu dute; hala nola, alokairuen garestitzea edota sektorerik prekarizatuenen kanporatze zuzena.