AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Auto batek harrapatuta hil da langile bat Alesbes parean

Garabi bat gidatzen egiten zuen lan 46 urteko beharginak. Aurten, gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Nafarroako A-15 autobidean, Alesbes parean, lan-istripuz hil da langile bat gaur eguerdian. Errepidean laguntza emateko garabi bat gidatzen aritzen zen behargina, eta, itxura denez, beste ibilgailu batek harrapaturik galdu du bizia 12:00ak jo baino lehen. Matxura izan duen auto bat zela-eta joan da tokira, eta bertan harrapatu du kamioi batek. 46 urte zituen.

Hilabete eta erdi baino ez da igaro 2025. urtea hasi zenetik, baina jadanik sei dira, Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela hil diren langileak.

EAEn, gazteen %30ek pentsatu dute noizbait suizidioan
Hiru gaztetik batek eskatu du laguntza buruko osasunari lotutako arazoengatik, eta %15ek hartu dute medikazioren bat.