AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Autobiak erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dela berretsi du Espainiako Gobernuak

Espainiako Estatuko Azpiegituretako Idazkari Nagusiak eta Garraio ministroak baieztatu dute asmoa. Proiektua hilabete batzuen buruan aurkeztea aurreikusten dute. Beranduenez, 2024. urte hasieran indarrean jartzeko helburuari eusten diote.

Espainiako Gobernuak bidesariak ezarriko ditu autobia guztietan. Sistema berria 2024rako indarrean jartzeko asmoa dute. Atzo bertan berretsi zuen Sergio Vazquez Azpiegituretako Idazkari Nagusiak irratian: "Erabiltzeagatik kobratuko da, baina ez diogu bidesari deitu nahi". Horren ordez, "tarifikazio sistema" eufemismoa erabili du ordainketarako metodoa izendatzeko.


Vazquezen esanetan, autobietako erabilpenaren ordainketa ez da autobideenaren berbera izango. "Bidesari biguna" deitu zion Espainiako Gobernuak maiatzean aztertutako aukera berriari. Komunikabideetan aurreratu zutenez, gobernuak kilometroko zentimo bateko prezioa ezartzea aurreikusten zuen; "edukiera handiko bideetatik zirkulatzen ari direnentzako errekargu gisa".


Bi eredu

Ordainketarako bi modalitate mahaigaineratu zituzten maiatzean. Lehena, ziurrenik baztertuko dutena, Suitzako edo Alemaniako berbera da: gidari guztiei tarifa laua kobratzen zaie. Bigarrena, Portugaleko ereduari jarraiki, gidari bakoitzak egiten duen kilometro kopuruaren arabera ordaintzen duena da. Espainiako Estatuko Azpiegituren Idazkaritzako iturriek adierazi dutenez, bigarrena lehenestekotan dira.


Gainontzeko errepideak kolokan

Aurreko larunbat gauean, emakume bat erasotu zuen gizon batek Zumaian
Zumaiako taberna batean izan zen erasoa: bere prakak jaitsita zituela, emakumeari ere galtzak jaitsi eta ukituak egin zizkion gizonak.