AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Autodefentsa Espazioa aurkeztu du Iruñerriko LASek, "antolakuntza forma" berri gisa

Otsailaren 28an jarriko dute martxan Autodefentsa Espazioa, eta hilabetero bilduko da, azkeneko igandean. Besteak beste, helburuak izango dira "antolakuntza forma" berri horren bidez "lanaren banaketari erantzutea", "LASen berri ematea", "laneko arazoak" dituzten langileei "arreta" eskaintzea "modu kolektiboan", formakuntza lantzea eta "borrokan ikasteko eskola bat" izatea.

Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak joan den igandean aurkeztu zuen Autodefentsa Espazioa izendatu duena. "Ez diogu espazio fisiko bati erreferentzia egiten, antolakuntza forma bati baizik", argitu dute LASeko kideek. Hala, espazio horretan "egoera ezberdinean aurkitzen diren langileek ekarpena egitea" eta "klase elkartasun-loturak sortzea" bermatuko dute, besteak beste.

Hilabetean behin elkartuko da Autodefentsa Espazioa; hain zuzen, hileko azkeneko igandean, 18:00etan Txantrea auzoko Auzotegin. Otsailaren 28an egingo dute aurreneko bilkura.

Ondoko bost helburu nagusiei erantzungo die Autodefentsa Espazioak, LASeko kideen esanetan:

  • "Momentuan beharrezkoa den lan banaketari erantzutea".
  • LASen "berri ematea": "zertan gabiltzan, martxan jarri ditugun kanpainak", eta abar.
  • "Laneko arazoak" dituzten beharginei "arreta" eskaintzea, "modu kolektiboan", eta, "beti ere, graduala izango den ahalduntze baten bitartez erantzun ahal izateko eta langileontzako espazio seguru bilakatzeko".
  • "Formakuntza eskaintzea", LASek ondorioztatu baitu "garrantzitsua" dela "gaitasunak handitzea", "aurki ditzakegun arazo ezberdinen aurrean defendatzeko".
  • "Borrokan ikasteko eskola bat" izatea, "bakoitzak dituen gaitasunak elkarbanatuz eta elkarrengandik ikasiz, gaitasunak handitzeko".
Joan den astean Donostiako hotel batean izan zen sexu-erasoa salatu dute
19 urteko gizon batek bere bikotekideari eraso egin zion joan den astelehenean Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Donostiako Itaiak elkarretaratzera deitu zuen eraso hori salatzeko, eta 130 pertsona inguru elkartu dira.