AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Autodefentsa Espazioa aurkeztuko du igandean Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak

"Antolatzeko beharrak espazio berri bat irekitzera eraman" ditu Iruñerriko LASeko kideak. Igande honetan aurkeztuko dute "langileentzako defentsa-tresna berria", 12:00etan Burgoen Plazan.

"Langileria antolatzeko eta gradualki ahalduntzeko espazio berria" izango da Autodefentsa Espazioa, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak (LAS) azaldu duenez. "Zailtasun-egoera batetik abiatuta", langileriaren aurkako erasoei "aurre egiteko indar kolektiboa" lortuko duena. Igande honetan aurkeztuko dute tresna berria, 12:00etan, Burgoen Plazan.

Izan ere, LASeko kideen hitzetan, "krisi honen hedapenak eragin zuzena izan du langileriarengan, gure bizi-baldintzak kaltetuz". Hala, ez ordaintzeek, aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteek eta kaleratzeek "beldurra eta atsekabea" areagotu dutela azaldu dute, baita, horrekin batera, "defentsa mekanismo gero eta eraginkorragoak" sortzeko beharra ere. "Enpresen inpunitatearen aurka, banakako soluzioak ez bezala, garaipen berriak lortzeko bidean, sare kolektiboak ehuntzea beharrezkoa da".

Behar horrek eraman ditu espazio berri bat irekitzera, "norberak haren egoeraren eta gaitasunen arabera ekarpenak egin ditzan klase elkartasun-loturak sortuz, borroka eta autodefentsa eskola bat eraikiz".

Haurreskolak partzuergoko langileek ere greba egin dute gaur
Urtarrilaren 27 honetarako zuten greba deituta, beharginen %70en babesarekin. "Lan-baldintza eskasak" eta "negoziatzeko borondate falta" ez ezik, "greba eskubidearen urraketa" salatu dute hezkuntza arloko langileek. Beste hiru egun emango dituzte borrokan otsailaren amaieran.