AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Autoritarismoaren aurkako borrokak Lea-Artibaiko eta Debabarrenako ikastetxeetara zabaldu dira

Ikasleek Ondarroa BHIko eta Eibar BHIko zuzendaritzak biltzera deitu dituzte, "eskola orduetatik kanpoko entrega-orduak ezartzeko aukera ezabatzea" nahiz "biltzeko eta antolatzeko bermeak" eskatuz, hurrenez hurren. Bien bitartean, Hernani BHIko ikasleek "jazarpen poliziala" salatu dute berriro ere.

Ondarroako (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) ikasleria ere desados azaldu da bigarren hezkuntzako ikastetxeetan aspaldian bizitzen ari den "autoritarismoaren gorakadarekin".

Horrekin bat, borrokak abiarazi dituzte tokian tokiko institutuetan, IKAS plataformaren Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! kanpainaren barruan. Eskualde horietako IAk bat egin du aldarrikapenekin, eta salaketei ahotsa eman die.

LEA-ARTIBAI

Ondarroa BHIko kasuan, ikasleak kexu dira "lanak eskolaz kanpoko orduetan entregatzeko betebeharrak ezartzen" dizkietelako. Zenbait irakasgaitan, Classroom plataforma digitalaren bidez, etxerako lanak "arratsaldean, iluntzean zein gauean" bidaltzen dizkietela ohartarazi dute. Iragarri dute datorren asterako negoziazio mahaia ireki dutela institutuko zuzendaritzarekin, afera hori konpontzeko asmoz. Bide batez, ikastetxeko ikasleriari "antolatzeko deia" luzatu diote.

DEBABARRENA

  1. Patio orduetan ikasleek biltzeko aukera izatea eta horretarako gela bat izatea.
  2. Egun zehatzetan, euren intereseko edukia lantzeko aukera izatea, eta horretarako baliabide materialak izatea.

JAZARPENA BURUNTZALDEAN


Herri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonatara mugatuko ditu Jaurlaritzak
Labi batzordeak onartu du itxiera perimetrala ezartzea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztietan. Bestalde, bilerak gehienez lau lagunetara mugatzea ere erabaki du. Astelehenean sartuko dira indarrean neurri berriak.