AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Auzi berri bat ireki diete Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar preso politiko ohiei

Abenduaren 27an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, "horrek espetxeratua izateko duen arriskuarekin". Iaz beste kausa bat zabaldu ondoren, 2002ko ekintza batzuk leporatzen dizkiete orain.

Iaztik baldintzapeko askatasunean daude Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar preso politiko ohiak, Espainiako Auzitegi Nazionalak auzi berri batean inputatu ondoren. Orain, beste auzi bat ere ireki dietela jakinarazi dute, eta abenduaren 27an deklaratu beharko dute Auzitegi Nazionalean, "horrek espetxeratua izateko duen arriskuarekin". ETA erakundearekin lotuta, 2002ko ekintza batzuk leporatzen dizkiete.

Biei elkartasuna agertzeko, giza-kate bat egingo dute bihar, larunbata, Andoainen (Gipuzkoa). 12:30ean izango da mobilizazioa, eta asanblada informatibo batekin amaituko dute.

2013an atxilotu zituen Guardia Zibilak Gelbentzu eta Lizarribar, eta 2014an irten ziren espetxetik. Aurrez ere preso eduki zituzten biak. Lizarribar 2004an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta bost urtez eduki zuten preso, Espainiako Estatura entregatu aurretik. Gelbentzu, berriz, 1990eko hamarkadan bi urtez eduki zuten espetxean, eta 2003an ere atxilotu zuen Guardia Zibilak.

Ertzaintzak artxibatu egingo du Cabacasen erailketaren harira hasitako barne ikerketa
Ustez sei ertzain zeuden ikerketapean, baina horietako bosten aurkako prozedura itxi dute, jada ez direlako ertzainak eta ezin zaielako "ardura diziplinariorik" eskatu, Erkorekaren esanetan. 2012ko apirilean erail zuten IƱigo Cabacas bilbotarra, pilotakada baten bidez.