AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Auzitegi Nazionalaren aginduz, Iñaki Ormaetxea Antepararen omenezko plaka kendu dute Urbinako plazatik

Guardia Zibilak kendu zuen Iñaki Ormaetxea Antepara ETAko militantearen omenezko plaka. Duela 29 urte erail zuten Donostian, beste bi kiderekin batera.

Atzo, urriak 9, Iñaki Ormaetxea Antepararen omenezko plaka kendu zuten Urbinako (Araba) plazatik, Hala Bedi-k jakinarazi duenez. Urriaren 1ean eman zuen agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina Guardia Zibila atzo bertaratu zen ETA erakundeko militante ohiaren sorterrira, plaka desagerrarazteko.

29 urte Iñaki Ormaetxearen erailketatik

29 urte igaro dira 1991ko abuztuaren 17an Ormaetxea Donostiako (Gipuzkoa) Morlans auzoan erail zutenetik, beste bi kiderekin batera; hain zuzen, Patxi Itziar eta Jokin Leunda. Militanteak gordetzen ziren etxea inguratu zuen Guardia Zibilak, eta tiroka hasi ziren. L

Parisko Dei Auzitegiak onartu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurka egindako euroagindu eskaera
Erabakiaren ebazpenaren berri emateko data hiru aldiz atzeratu ostean, Frantziako Justiziak baiezkoa eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak aurkezturiko euroagindu eskaerari. 1995. eta 1996. urteetan gertatutako hiru ekintza armaturen harira epaitu nahi dute Madrilen. Bestalde, Iñaki Retaren deportazioa aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak datozen orduetan.