AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Auzitegira jo dute Lauak enpresako zortzi langile ohik, iazko kaleratze masiboa salatzeko

Aiherra eta Hazparne artean dagoen Lauak hegazkingintza enpresak 132 langile kanporatu zituen 2020ko azaroan. "Kaleratze neurrigabeak" salatzeko, kaleratutako zortzi langile ohik helegitea aurkeztu dute Baionako lan auzitegian.

Lauak hegazkingintza enpresa Aiherra (Nafarroa Beherea) eta Hazparne (Lapurdi) artean dago kokatua. Iazko azaroan, orotara, 132 behargin baztertu zituzten lanetik. Zortzi langile ohik Baionako lan auzitegira jo dute haien kasua salatzeko, eta azaldu dute "egiazko arrazoirik gabe" eta "adiskidetzerako kontraturik gabe" kanporatu zituztela.

Atzo izan zuten lehen hitzordua epailearekin, txandaka entzunak izateko. Kasu orokorra, ordea, datorren urteko ekainean aztertuko dute lan auzitegiko epai-bulegoan. Dena dela, Lauak enpresako zuzendaritzaren abokatuak adierazi duenez, muzin eginen diote edozein adiskidetzeri.

Garaian koronabirusari lotutako krisi-egoera erabili zuten 132 langile kanporatzeko argudio gisa. Langile ohiek salatzen dutenez, aspalditik enpresan ari ziren beharginak kaleratzeko hautua egin zuen orduan zuzendaritzak, soilik soldata apalenak ordaintzen segitzeko. Gainera, langile berrien bilaketan parte hartzera bultzatu dituzte enpresan geratzen ziren langileak, 500 eta 1.000 euro arteko ordainsari gehigarria eskainita.

Afera lan auzitegira eramanez, kalte-ordainak lortzea espero dute langile ohiek. Kalkuluen arabera, antzinakotasuna kontuan harturik, 20.000 eta 60.000 euro artekoak izan daitezke.

Kalean edateagatik gazteei bortxazko lanak ezartzeko aukera izan dezake Eusko Jaurlaritzak
Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua lege-dekretu berri bat prestatzen ari omen da, besteak beste, gazteek kalean edatea gogorki zigor dezakeena. 20 ordutik gorako bortxazko lanak nahiz "substantzien kontsumoen inguruko programak" jasoko lituzke 25 urtera arteko gazteei zuzendutako neurri berriak.