AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Avanza Durangaldeako langileek greba egingo dute berriro

Urtarrileko lanuzteei lotuta, zortzi eguneko greba deialdi bat egin dute langileek. Hitzarmen berri baten alde egingo dituzte lanuzteak bihartik aurrera.

Urtarrilean ekin zieten mobilizazioei Avanza Durangaldea enpresako langileek. Lan-hitzarmena 2020an iraungi zen, eta Avanzak hura berritzeari uko egin zion. Hori ez ezik, enpresa murrizketak ezartzen hasi zela salatu zuten langileek eta, gainera, grebaldiaren ondoren zuzendaritzak "presioa areagotu" duela hainbat "murrizketarekin". Egutegiak zein oporrak aldatu dizkiete ordutik eta, lehen bezala, antzinatasuna aitortzeari ere uko egin dio Avanzak.

Beharginek azaldu dutenez, lan-hitzarmena berritzea da beren helburua, bai eta enpresaren murrizketak zein "blokeo-politika" salatzea ere. Hala, aurreko lanuztearekin baino apustu handiagoa egin dute oraingoan, zortzi eguneko greba deialdi bat egin baitute. Bihar, martxoaren 30ean, hasiko dituzte lanuzteak Bizkaibuseko zerbitzuan, eta datozen hilabeteetan ere mobilizazio deiak egingo dituztela esan dute.

Urte hasieran egin bezala, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardura ere seinalatu dute. Izan ere, Avanza enpresa taldeak zerbitzuaren kudeaketa erosi duen arren, aldundiaren menpe dago, eta "oso-osorik finantzatzen du" berak. Horrela, instituzio horren immobilismoa eta langileekiko jarrera salatu dituzte.

Unibertsitateko emakume taldeek jardunaldi bateratu bat antolatu dute apirilaren 7rako
Gasteizko campusean antolatu dituzte jardunaldiak Lorratzek, GUETek, Arrakalak, Akelarrek eta Bilbouniko Emakume Taldeen Koordinadorak. "Emakume langilearen egungo errealitatea aztertzeko zein hausnartzeko espazio bat" sortuko dute ekimenaren bidez.