AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azaroaren 18an aztertuko dute Iratxe Sorzabalen aurka Espainiako Estatuak eginiko laugarren euroagindu eskaera

Parisko Dei Auzitegia ekainaren 10ean hasi zen Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindu eskaera lantzen, eta azaroaren 18an egingo dute auziaren azterketa.

Parisko Dei Auzitegiak martxoaren 25ean egin behar zuen auzia, Iratxe Sorzabalen aurka Espainiako Estatuak eginiko laugarren euroagindu eskaera aztertzeko. Osasun larrialdia zela eta, ordea, ekainera arte atzeratu zuten auzia. Gaurkoan, Parisko Dei Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalari informazio gehigarria ematea eskatu dio, Sorzabalen aurkako froga bakarrak torturapean lortutako adierazpenak baitira.

Espainiako Estatuak azaroaren 18ra arteko tartea du froga gehiago aurkezteko, egun horretan hartuko baitu erabakia Parisko Dei Auzitegiak.

194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion ITP Aerok
Zamudioko fabrikan 1.269 beharginek dihardute, eta %15,3 kanporatu nahi ditu zuzendaritzak. Irailaren 15ean izan zuten aurreneko greba eguna langileek: gaur ere greba egingo dute, baita hilaren 22an eta 24an ere. Bestalde, epaitegi batek ebatzi du ez daudela justifikatuta ITP Aerok Barakaldon eta Sestaon ezarritako aldi baterako erregulazioak, eta indargabetu egingo dituzte.