AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azaroaren 25ean, 25 herritan egingo ditu mobilizazioak Itaiak

Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraikitzera deituko dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean.

Urte honetan ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kalea hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Oraingoan, azaroaren 25erako, Euskal Herri osoko 25 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek, iazko aldarri berdinarekin: Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki.

Zehazki, Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Urnietan (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa), Lakuntzan (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Durangon (Bizkaia) eta Baionan (Lapurdi) egingo ditu mobilizazioak Itaiak. Aurrerago zehaztuko dituzte deialdi guztien ordu eta toki zehatzak.

Iazko azaroaren 25ean, milaka lagunek hartu zuten parte Itaiako kideek lekuan leku antolatutako mobilizazioetan.

Sionisten torturak salatu dituzte urrian atxilotutako langile gazatarrek
Sionisten menpeko eremuetan lan egiten zuten 4.000 palestinar inguru izan dituzte preso urriaren 7tik, eta aurreko astean kanporatu zituzten Gazara. Atxiloaldian, askotariko torturak egin dizkiete indar sionistek. Hilabete batean, estatu sionistak 10.000 palestinar baino gehiago erail ditu Gazan. Zisjordanian ere atxiloketa masiboak izan dira.