AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azaroaren 25ean mobilizatzera deitu du Itaiak

Indarkeria matxistari buru egiteko, beharrezkotzat jo du "autodefentsa sozialista garatzea", "emakume langileok jasaten dugun indarkeria borrokatuz, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez". Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kalera ateratzeko deia egin du.

Hurbiltzen ari da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta aurten ere kaleak hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. "Indarkeria matxistarekin amaitzeko", "autodefentsa sozialista garatzea" beharrezkoa dela adierazi du; "emakume langileok jasaten dugun indarkeria borrokatuz, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez". Xehatu du, gainera, "indarkeria normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzeko helburua izango duen antolakuntza sozialistaren bitartez soilik lor" daitekeela hori.

Hala, oraindik deialdi zehatzen berri eman ez badu ere, azaroaren 25ean mobilizatzeko deia egin dute Itaiako kideek. Iaz milaka lagunek hartu zuten parte Itaiak antolatutako mobilizazioetan.

A25 | Indarkeria matxistarekin amaitzeko beharrezkoa ikusten dugu autodefentsa sozialista garatzea, emakume langileok jasaten dugun indarkeria borrokatuz, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez 🎥👇🏽 pic.twitter.com/cHxRT3bNRh

— ITAIA (@itaiasarea) October 17, 2022
Indar Gorriko lau kide atxilotu dituzte Nafarroan
Urriaren 11n istiluak izan ziren Sadar inguruan, Espainiako Selekzioaren partidaren kontra protesta egiten ari zirenen kontra jo baitzuten polizia-indarrek. Gertakari horien harira atxilotu dituzte gaur Indar Gorriko lau kide.