AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken 37 urteetako inflazio mailarik altuena izan da ekainean Espainiako Estatuan

Gaur baieztatu du INEk %10,2ra heldu dela inflazioa ekainean, elikagaien eta erregaien prezioen gorakadak eraginda, batez ere. Ekainean %40,7 igo da erregaien kostua.

Ekain amaieran aurreratutako datuak baieztatu ditu Espainiako Estatistika Institutuak (INE): Espainiako Estatuan, %8,7tik %10,2ra igo da inflazioa joan den ekainean. Azken 37 urteetan erregistratutako daturik altuena da; ehunekoa ez zen bi digitu izatera iritsi 1985etik.

%40,7 egin dute gora erregaien prezioek —urtebeteko epean, %104,1 garestitu dira erregai likidoak—, eta duela urtebete baino %19,2 altuagoa da garraioaren kostu orokorra. Ekainetik %33,4 altuagoa da argindarraren kostua, eta elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere garestitzen jarraitzen dute, %12,9 igo baitira prezioak aurreko hilabetean. Uda hasieran, bestalde, %7,2 igo dira hoteletako eta bestelako ostatu-zerbitzuetako prezioak ere. Gainera, ekainean %19 egin du gora etxebizitzen kostuak; barne hartzen ditu horrek argi, ur, gas eta abarren hornidurak.

Ekaineko datu aurreratuetan azaldu bezala, azpiko inflazioa —aldakorrak diren hainbat neurgailu kanpoan utzita kalkulatutako inflazioa— %5,5era heldu da. Azpiko inflazioak erakusten du zein joera izango duen neurgailu orokorrak, eta argia da iragarpena; azken hiru hamarkadetako ehunekorik altuena da joan den hilabetekoa.

Gasteizen bi emakumeri eraso diete haien bikotekideek
Astelehenean atxilotu zituzten bi erasotzaileak Judimendin eta Lakua Arriagan.