AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken 48 orduetan hiru langilek galdu dute bizia Oreretan, Iruran eta Zamudion

Soldatapean lanean ari zirela hil dira hiru beharginak; heriotza "ez-traumatikoak" izan dira guztiak. Aurten gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Euskal Herrian, soldatapean lanean ari ziren hiru langilek galdu dute bizia azken bi egunetan. Herenegun, Iruran (Gipuzkoa) eta Zamudion (Bizkaia) hil ziren bi garraiolari, lan-istripu "ez-traumatiko" banatan. Goizuetakoa (Nafarroa) zen langileetako bat, eta Portugaletekoa (Bizkaia) bestea.

Atzo, bestalde, Oreretan (Gipuzkoa) zendu zen behargin bat, Gureak Lanean enpresan. LAB sindikatuaren esanetan, "ondoezak jota" hil zen bera ere.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, horietatik hamar "ez-traumatikoak".

Ategorrietako sarraskiari buruzko liburuxka bat sortu dute Donostiako eta Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistek
Gaur zortzi, maiatzaren 27an, 91 urte beteko dira Ategorrietako (Donostia, Gipuzkoa) sarraskitik; Guardia Zibilak zazpi grebalari hil eta beste 33 zauritu zituen. Donostiako eta Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistek sarraskiaren inguruko hitzaldi bat egingo dute bihar Trintxerpen, eta 27rako, aldiz, ekitaldi politiko bat antolatu dute Ategorrietako erlojuan. Horretaz gain, baina, liburuxka bat sortu dute, 'Haien memoria berreskuratuz sozialismoa eraiki' izenburupean. 1931n gertatutakoa jasotzeaz gain, zenbait ondorio politiko eman dituzte argitara lan horretan. Hona hemen liburuxka, osorik.