AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken asteetan Gasteizen izan diren eraso matxistak salatu ditu Itaiak

Gutxienez lau emakumek jasan dituzte eraso matxistak azken egunetan, eta atzo elkarretaratze bat egin zuen Gasteizko Itaiak.

Atzo, maiatzaren 11n, kontzentrazio bat izan zen Gasteizko (Araba) Andre Mari Zuriaren plazan. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean, azkenaldian Arabako hiriburuan izan diren eraso matxista guztiak gaitzetsi zituzten protestan. Azken egunetan gutxienez lau eraso matxista atera dira argitara Gasteizen, eta, apirilaren hasieratik, gutxienez 23 emakumeri eraso diete.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak egin zuen mobilizazio deialdia. "Indarkeria matxistaren aurkako borroka lehen lerroan jartzea da gure lehenengo egitekoa; erasotuen babesa antolatzearen, erasotzaileen inpunitatearekin amaitzearen eta, orokorrean, erasoei aurre egiteko gaitasunak eraikitzearen bitartez", adierazi zuten Itaiako kideek.

Ekainaren 7an etxegabetu nahi dute familia bat Hernanin
Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek jakinarazi dutenez, kaleratze-data atzeratzea lortu bazuten ere, behin betiko etxegabetze-data jaso berri dute: ekainaren 7an saiatuko dira familia bat euren etxetik botatzen. Hernaniko Udalaren jarrera konplizea salatu dute.