AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken bi hamarkadetako erosahalmenaren galerarik handiena izan zen 2022an

Langile familien aurrezkiak seigarren hiruhilekoz jarraian jaitsi dira Eurogunean. Hitzarmen bidez araututako soldatak %2,8 baino ez dira igo Espainiako Estatuan, urteko batez besteko inflazioa baino hiru aldiz gutxiago. IBEX35eko enpresen irabaziak langile familien dirusarrerak baino %800 aldiz gehiago igo dira.

Euroguneko familien aurrezki tasa %13,2ra arte jaitsi zen 2022. urteko hirugarren hiruhilekoan, Eurostatek argitaratu dituen datuen arabera. 2021. urteko lehen hiruhilekotik %8,3 jaitsi da aurrezki tasa. Datu horien arabera, Euroguneko langile familien aurrezteko ahalmena %38,6 jaitsi da urte eta erdi eskasean.

Bestalde, eta Espainiako Estatuari dagozkion datuak aztertzen badira, soldataren eta bizitzaren kostuen arteko erlazioak %5,8 egin du behera, langile familien erosteko gaitasunaren kalterako. Zehazki, azken urtean %8,4an kokatu da inflazioaren batez bestekoa eta, aldiz, hitzarmen bidezko soldatek %2,8 eskas egin dute gora.

Errealitate gordin horren beste aldean, IBEX35 osatzen duten enpresen irabaziak daude. Langile familien soldaten bilakaerarekin erlazioan, %800 egin dute gora COVID-19aren agerpenaz geroztik. Beraz, soldata-igoeren puntu bakoitzeko, zortzi puntu igo dira IBEX35eko enpresen irabaziak. Espainiako Estatuko enpresa-sareak, bestalde, %0,2 egin du behera, eta gehienbat bost langile edo gutxiago dituzten enpresen itxierak izan ziren 2022an.

Baldintzapean aske geratu da Itziar Moreno preso politikoa
Ia hamabi urtez izan dute preso, eta atzo atera zen Zaballako kartzelatik, Frantziako Estatuan jarritako zigorrak beteta. Bi auzi ditu irekita Espainiako Auzitegi Nazionalean.