AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetako lan-erailketak salatu dituzte Durangon

Kontseilu Sozialista Durangaldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Durangon, 'Biolentzia kapitalista gelditu' aldarripean. Azken egunetan eskualdeko bi behargin erail dituzte soldatapean.

Atzo, uztailaren 8an, 20:00etan izan zen elkarretaratzea Durangoko (Bizkaia) Santanan. Azken astean Durangaldeko bi langile gazte erail dituzte soldatapean lanean ari zirela; asteazkenean Muxikan (Bizkaia) bata, eta aurreko ostiralean Durangon bestea. Kontseilu Sozialista Durangaldeak horren harira deitu zuen protestara, Biolentzia kapitalista gelditu lelo hartuta.

Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, lan-heriotza horiek ez dira "kasu isolatuak", "biolentzia kapitalista orokortuaren adierazpenak baino". "Langile-klasearen aurkako sarraskiaren aurrean", beraz, "sozialismoaren aldeko borrokara lerratzea" beste aukerarik ez dagoela azpimarratu dute, "hori baita soldatapeko lanaren eskuetan bizia galdu duten guztiak omentzeko zinezko modu bakarra".


Langile bat eraila Getarian, gidatzen ari zen traktorea iraulita
Getariako Igarategi industrialde inguruan izan du lan-istripua beharginak; irauli egin da gidatzen ari zen traktorea, eta larriki zauritu da. Larrialdi-zerbitzuek artatu arren, han hil da zaurien ondorioz.