AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan bi langile zauritu dira Lantzen eta Baztanen

Lantzen, lehertu egin zen garraiolari bat gidatzen ari zen kamioiko gurpil bat. Baztanen, San Blasko Bentatik gertu, egurgin bat zauritu zen, erorialdi baten ondorioz.

Azken egunetan bi lan-istripuren berri eman dute Nafarroan. Duela astebete, apirilaren 4an, 47 urteko garraiolari bat zauritu zen N-121 errepidean, Lantzen. 15:00ak aldera, lehertu egin zen langilea gidatzen ari zen ibilgailuko gurpil bat, eta, ondorioz, bidetik irten zen kamioia. Kontrako norantzara igaro zen, arekara heldu arte. Garraiolaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, zauriturik.

Duela bi egun, bestalde, Baztanen izan zen lan-istripu bat, San Blasko Bentatik hurbil. NA-1210 errepideko 8. kilometroan, erorialdi bat jasan zuen 34 urteko egurgin batek, baso-lanak egiten ari zenean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten bera ere, ustez, hanka bat hautsita.

Sainte-Solineko protestan izan ziren hainbat lagun atzeman ditu poliziak, produktu ikusezin bati esker
Kodifikatutako Markatze Produktu bat erabili zuten poliziek Sainte-Solinen, manifestariak markatzeko. Bi pertsona atxilotu zituzten gero, argi ultramorea erabilita, produktu hori aurkitu ostean.