AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez bi emakumeri eraso diete Bilbon eta Iruñean

Iruñean, furgoneta batean eraso dio emakume bati gizon batek, eta Bilbon, Enkarnazio inguruan jasan du eraso bat beste emakumezko batek.

Joan den asteburuan, gutxienez bi eraso matxistaren berri eman dute Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia). Baiona etorbide inguruan izan zen Iruñeko sexu-erasoa: antza denez, 33 urteko gizonezko batek han aparkatutako furgoneta batean egin zion eraso emakume bati. Atxilotu egin zuten erasotzailea, baina behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen guardiako epaileak. Urruntze-agindu bat ezarri zion.

Bilbon, bestalde, larunbat gauean egin zioten eraso 21 urteko emakumezko bati. Bi gizon gazteren arteko borroka zela-eta piztu ziren alarmak, batek edalontzi batekin jota eraso baitzion besteari, eta objektu zorrotz batekin sastatuz erantzun baitzuen hark. Gerora jakinarazi zuten neska batek jasandako sexu-erasoak sortu zuela enfrentamendua, bi gizonezkoetako baten bikotekidea baitzen erasotako emakumea.

Astrabuduan, familia bat jazartzen ari da desokupazio-enpresa bat
Mailegu-enpresa batek egindako iruzurraren ondorioz, azaroan galdu zuen etxea 70 urteko andre batek. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi du orain dela pare bat hilabete berreskuratu zutela etxea, baina mailegu-emaileek desokupak kontratatu dituzte familia botatzeko. Sindikatuak bihar egingo du bilera informatibo bat.