AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan gutxienez bost emakumeri eraso diete Gasteizen, Irunen eta Zornotzan

Irungo taberna batean ukituak egin zizkion gizon batek emakume bati, eta Zornotzan, berriz, bi emakumeri eraso zieten kalean, gauez. Gasteizen, bestalde, bi emakumeri eraso zieten beren bikotekideak kasu batean, eta bikotekide ohiak bestean.

Joan den asteburuan, gutxienez bost emakumek jasan dituzte eraso matxistak Euskal Herrian. Batetik, larunbat goizaldean, gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati Irungo (Gipuzkoa) taberna batean, jai-giroan. Emakumearen lagun batek eman zuen abisua, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.

Bestetik, Zornotzan (Bizkaia), bi emakumeri eraso zieten igande goizaldean. 04:30ak aldera, Larrea auzoan, gizon bat jarraika zuela ohartu zen emakume bat, eta ihes egin behar izan zuen. Etxera heltzean eman zien gertatutakoaren berri udaltzainei. Handik gutxira, eta ingurune berdinean, beste emakume bati egin zion eraso gizon batek.

Gasteizen (Araba), gainera, bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, genero indarkeriagatik. Larunbatean bikotekideari eraso zion 22 urteko gizon batek Gasteizko Alde Zaharrean, eta igandean, berriz, neska lagun ohiaren aurka jo zuen 41 urteko gizon batek, Aldabeko etxebizitza batean.
Hernaniko Txosna Batzordean beto politikoa ezarri diote Mugimendu Sozialistari
EH Bildu buru duen Hernaniko Udalaren bitartez, eta Ezker Abertzaleak nahiz Mugimendu Feministak bultzatuta, Hernaniko San Joan jaietan txosna bat jartzea debekatu diote Mugimendu Sozialistari. Mugimenduaren aurkako "bazterketa eta kriminalizazio kanpaina orokorrago" batekin lotu du erasoa Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak.