AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez hiru emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak Tuteran, Gasteizen eta Errenterian

Ostiral gauean egin zion eraso gizon batek emakume bati Tuterako taberna batean. Larunbat goizaldean, berriz, Gasteizen eta Errenterian jasan zituzten sexu-erasoak emakume banak.

Gutxienez hiru sexu-erasoren berri eman dute Euskal Herrian azken egunetan; hain zuzen, Tuteran (Nafarroa), Gasteizen (Araba) eta Errenterian (Gipuzkoa) eraso diete hiru emakumeri. Ostiral gauean izan zen aurreneko erasoa, Tuteran: 18 urteko gizon batek emakume bati eraso zion taberna batean. Salaketa bat jarri zuen emakumeak, eta gutxira atxilotu zuten erasotzailea. Dena den, aske utzi zuten; gaur aurkeztuko da Tuterako 1. Instrukzio Auzitegian.

Larunbat goizaldean, 04:30ak aldera, Gasteizen jasan zuen sexu-eraso bat emakume batek. Kalean zihoala, atzetik jarraitu zion 36 urteko gizon batek, bere etxeraino, eta atarian eraso zion. Barruan zokoratu ostean egin zion sexu-erasoa. Emakumearen oihuak entzutean jaitsi zen atarira bere bikotekidea, eta ihes egiten ari zela topatu zuen erasotzailea; atxikirik izan zuen patruila bat iritsi arte, eta atxilo eraman zuten. Epaile baten aurretik igaro ondotik espetxeratu zuten gizona.

Hainbat ordu beranduago, 07:00ak aldera, beste emakume bati eraso zion gizon batek Errenterian, kalean. Erasotzailea atxilotu egin dute tokitik ihes egiten saiatzen ari zela.

Errusiako ekonomiak uste baino hobeto eusten dio nazioarteko zigorren aurrean
Nazioarteko Diru Funtsak Errusian %8,5eko atzeraldi bat izango zela iragarri zuen martxoan, baina Munduko Bankuak BPGren %4ko jaitsiera baino ez du aipatzen orain. Petrolioarekin bakarrik, Moskuk hilero 20.000 milioi dolar biltzen ditu batez beste, iazko 14.600 milioi dolarren aldean. Bien bitartean, "goseteen urakan berri bat" datorrela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak.