AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen

Ostiralean emakume bati eraso zion mutil lagunak, eta larunbatean, beste emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek. Igandean, kalean eraso zion emakume bati gizon batek.

Gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen (Araba) azken egunetan; asteburuan atera ziren argitara eraso guztiak. Ostiralean 47 urteko gizon bat atxilotu zuten udalaren harrera-gune batean, neska lagunari eraso egiteagatik. Larunbatean, bestalde, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek Andra Mari Zuri plazan. 21 urte ditu erasotzaileak.

Igandean, gainera, Babesgabetuak auzoko plazan eraso zion emakume bati gizon batek. Beranduago atzeman eta atxilotu zuten 36 urteko gizona.

Frantziako Gobernuak "konpromiso kontratuak" ezarriko dizkie gazte langabeei
Martxotik aurrera jarriko dira martxan soldatapeko lanik eta lan-formakuntza akademikorik gabeko gazteentzako kontratu diziplinatzaileak. Astean hogei ordurainoko lan-ikastaroak eta enplegu "eskaintzak" onartu beharko dituzte, 500 euroren truke.