AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez hiru eraso matxista salatu dituzte Barakaldon eta Sestaon

Ostiralean eta larunbatean egin zieten sexu-erasoak Barakaldon emakume banari. Larunbat gauean, bestalde, indarkeria matxistagatik atxilotu zuten gizon bat Sestaon.

Aurreko asteburuan, gutxienez bi emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Barakaldon (Bizkaia). Ostiralean, kaletik zihoala, emakume bati atzetik heldu zion 30 urte inguruko gizon batek. Heriotza-mehatxuak egin zizkion, laguntza eskatzen bazuen hil egingo zuela esanez, eta bera bortxatzen saiatu zen. Emakumeak telefono-dei bat jaso zuenean, ordea, alde egin zuen erasotzaileak. Egun bat beranduago, larunbatean, txano batekin estalita zihoan gizon batek eraso zion emakume bati. Azaldu duenez, sexu-ukituak egin zizkion kalean.

Bestalde, larunbat gauean, 03:00ak aldera, gizon bat atxilotu zuten Sestaon (Bizkaia), indarkeria matxista leporatuta. Ez dute zehaztasunik eman.

Merkatu librean saldu ahalko dira 80ko hamarkadako babes ofizialeko etxebizitzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Babes ofizialeko ia 11.000 etxebizitzarekin egingo dute negozioa merkatu librean, erosleen jabetzakoak bilakatuko baitira orain.