AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez lau emakumeri eraso diete Gasteizen

Asteburuan bi emakumeri eraso zieten beren bikotekideek; horretaz gain, etxera zihoan emakume bati egin zion eraso gizon batek, eta zerbitzari modura ari zen emakume bati sexu-abusuak egin zizkion beste gizon batek.

Azken astean, gutxienez lau eraso matxistaren berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko asteburuan bi emakumeri eraso zieten haien bikotekideek; larunbatean, 47 urteko gizon bat atxilotu zuten Anglo-Vascoaren kale inguruko taberna batean bikotekidea jotzeagatik, eta igandean, berriz, 45 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egiteagatik.

Larunbat goizaldean, bestalde, zerbitzari moduan lanean ari zen emakume bati sexu-abusuak egin zizkion gizon batek. Gainera, iraindu egin zuen eta mehatxu egin zion 44 urteko erasotzaileak.

Gainera, aurreko astearte iluntzean emakume bati eraso zion gizon batek Abetxuko auzoan. Etxera bidean zihoan bera, eta orduan egin zuen bere aurka erasotzaileak, kalean; kolpatu egin zuen, eta hitzez jazarri zuen. Antza, aurretik ere hainbat egunez jokatu zuen berdin gizonak.

"Zentro Sozialistak eraikitzen, garatzen eta defendatzen jarraituko dugu"
Atzo hustu zuten Iruñerriko Zentro Sozialista Arrosadia auzoan, eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistak protestara deitu zuen gaur arratsalderako. Poliziaren "jarduera mafiosoa" salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek, eta okupazioaren aurkako ofentsibarekin lotu dute hori: "Burgesia proletalgoaren eskubide sozial, zibil eta politikoak deuseztatzeko prozesuan abiadura bizian egiten ari da aurrera". Ezinbestekotzat jo dute proletalgoaren eskubide politikoen aldeko borroka, eta zeregin horretan nahiz, orokorrean, "gizarte kapitalistaren basakeriari aurre egiteko" lan politikoan, Zentro Sozialistak funtsezkoak direla azpimarratu dute.