AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez lau emakumeri eraso diete Gasteizen eta Abanto-Zierbenan

Gasteizen, emakume bati kasko bat erabilita eraso dio bikotekideak, beste emakume bati eraso eta sakelakoa lapurtu dio bikotekide ohiak, eta hirugarren emakume bati heriotza-mehatxuak egin dizkio bikotekideak. Abanto-Zierbenako Sanfuentesko jaietan, bestalde, eraso bat jasan du neska adingabe batek.

Igande gauean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Zumaia plazan izan zen erasoa: gizonak moto-kasko baten bidez kolpatu zuen emakumea. Liskar bat izan zuten taberna batean, eta horren ondoren jo zuen emakumea; gizonaren esanetan, bere motoa lurrera bota zuelako. Kolpe handi bat eragin zion eskuineko bekainean, kaskoarekin jota. Atxilo eraman zuten erasotzailea.

Gainera, igande eguerdian, emakume bati eta bere seme-alabei egin zien eraso bere bikotekideak. Emakumeari heriotza-mehatxuak egin zizkion gizonak, eta txankleta bat erabilita jo zituen 8 eta 11 urteko haurrak. Laguntza eskatu zuen emakumeak, eta azaldu zuen modu jarraituan egiten zizkiola tratu txarrak eta heriotza-mehatxuak bere bikotekideak, eta aste berdinean beste aldi batean ere eraso ziela seme-alabei; lurrera bota zituen.

Larunbat gauean, Gasteizen bertan, beste emakume bati ere eraso zion bere bikotekide ohiak. Festa batean topo egin zuten biek, eta zelo kontuak zirela-eta, emakumearen kontra jo zuen gizonak: zartada bat eman zion aurpegian, objektu zorrotz batekin eskuan eraso zion, eta sakelako telefonoa kendu zion.

Gutxienez hiru eraso Abanto-Zierbenan

Berriki jakinarazi dute, bestalde, joan den asteburuan neska adingabe batek eraso bat jasan duela Sanfuentes auzoko (Abanto-Zierbena, Bizkaia) jaietan. Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen erasoa, zehazki.

Suedia NATOko kide izatetik urrats batera, eta Ukrainaren partaidetza zalantzan
Gaur hasiko da NATOren goi-bilera, Vilniusen. Dirudienez, aliantza militarreko kideak ez daude ados Ukrainaren sarrerari dagokionez. Badirudi, hala ere, NATOren parte izatetik oso hurbil dagoela Suedia: betoa kenduko diola berretsi du Turkiak.