AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken egunetan, gutxienez zazpi emakumeri eraso diete Nafarroan eta Gasteizen

Igande gauean, Gasteizen, emakume bati eraso zion bere bikotekideak. Bestalde, azken egunetan sei emakumek jasan dituzte eraso matxistak Nafarroan; zehazki, Sarrigurenen, Lizarran, Tuteran, Burlatan eta Andosillan.

Gutxienez zazpi eraso matxista atera dira argitara Nafarroan eta Gasteizen (Araba) azken egunetan. Arabako hiriburuan, igande gauerdian jasan zuen erasoa emakume batek, Santa Luziako etxebizitza batean. Goizean hitzezko liskar bat izan ostean, gauean ere izan zuten liskarra emakumeak eta bere bikotekideak. Gaueko eztabaidan, fisikoki eraso zion gizonak. 36 urte ditu, eta atxilotu egin zuten emakumeak laguntza eske dei egin zuenean.

Nafarroan, bestalde, sei gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan indarkeria matxistari lotutako delituengatik. Zehazki, bi gizon atzeman dituzte Sarrigurenen genero indarkeria leporatuta, eta bana Tuteran eta Burlatan. Lizarran lesioak eragitea egotzita atxilotu dute gizon bat, eta Andosillan, berriz, urruntze-agindu bat urratzeagatik.

102 egun daramatza gose greban Alfredo Cospito preso politiko anarkistak, Sardinian
Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren joan den larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.