AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken erailketa matxista salatzeko protestara deitu du Itaiak hainbat herritan

Aurreko asteburuan, Soraluzeko emakume bat erail zuen bere senarrak Benidormen. Hilketa matxista salatzeko hainbat elkarretaratze antolatu ditu Itaiak; hala nola, Gernikan, Tolosan, Beasainen, Azpeitian eta Zarautzen.

Joan den astelehenean jakinarazi zuten Soraluzeko (Gipuzkoa) emakume bat hil zuela bere senarrak Benidormen (Alacant), bien etxebizitzan. 68 urteko emakumea labankadaz erail zuen gizonak, eta gero, trafiko-istripu batean galdu zuen bizia. Erailketa matxista salatzeko, protestara deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak.

Atzo iluntzean, Gernikan (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) egin zituzten elkarretaratzeak Busturialdeko eta Tolosaldeko Itaiak. Gaur, berriz, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa) mobilizatzera deitu dute Urola Erdiko eta Goierriko Itaiak, hurrenez hurren; 19:00etan izango da Azpeitiko kontzentrazioa, herriko plazan, eta 19:30ean Beasaingoa, Bideluzen. Biharko, bestalde, Zarautzen antolatu dute elkarretaratze bat Urola Kostako Itaiako kideek. 19:30ean izango da protesta, Zarauzko udaletxe aurrean.

Berriz bota dute atzera Pablo Gonzalezen helegitea
Birritan luzatu diote behin-behineko atxiloaldia; azkena, abuztuan. Bihar beteko dira zazpi hilabete atxilotu zutenetik, eta oraindik ez dute zehaztu fiskaltzak noiz aurkeztuko duen bere kontrako akusazioa.