AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azken orduetan bi langile hil dira lan-istripuz, Zornotzan bata eta Laudion bestea

Zornotzako Aludium lantegian hil da gaur langile bat, pala baten kazoa gainea erorita. Atzo, bestalde, furgoneta bat gidatzen ari zen behargin bat hil zen trafiko-istripu batean. Gutxienez 42 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

Azken orduetan, soldatapean lanean ari ziren bi langile hil dira Euskal Herrian. Gaur, 13:00ak aldera, Zornotzako (Bizkaia) Aludium lantegian galdu du bizia behargin batek; mantentze-lanak egiten ari zela, gainera jausi zaio pala baten kazoa. Atzo, gainera, trafiko-istripua izan zuen Laudion (Araba) furgoneta bat gidatzen ari zen langile batek, eta hil egin zen.

Sindikatuen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 42 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo haien lanpostuetara bidean.

Kontzeptu estrategikoak berritu ditu NATOk
Errusia mehatxutzat eta Txina erronkatzat jo ditu Aliantza Atlantikoak, eta Sahelen eta Ekialde Hurbilean "terrorismoaren hedapena eteteko" neurriak iragarri ditu. Gastu militarra handitzea ere onartu du, eta Espainiako Gobernuak, esaterako, konpromiso hori betetzera deitu du jada. Bestalde, "lurralde-osotasunari" buruzko definizioa zehaztu du NATOk.