AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azkoitiko Xubi Group genozidioaren konplize dela salatzeko, errepide bat moztu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Israelekin dituen harremanak eten ditzala eskatu dio konpainiari. Leopard tankeak, droneak, sateliteak eta abar ekoizten ditu.

Joan den astelehenean, Azkoitiko (Gipuzkoa) Xubi Groupen aurkako protesta-ekintza bat egin zuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: enpresaren parean dagoen biribilgunearen ondoko errepidea moztu zuen, Palestinako banderak eta hainbat pankarta eskuetan hartuta. Pankarta horietan, palestinarren aurkako genozidioaren konplize gisa seinalatzen zuen Xubi Group, eta sionistekin harremanak moztu ditzala exijitzen zion.

Izan ere, Azkoitiko enpresak bere web-orrian aitortzen duenez, negozio-harremanak ditu Israelgo Estatuarekin. Gerrarako askotariko materiala ekoizten du, hala nola Leopard tankeak, radar-sistementzako piezak, sateliteak eta droneak. Horregatik salatu du eskualdeko konpainiaren erantzukizuna Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta sionisten konplizeak seinalatzera deitu du: "Ikusi da sionismoaren ordezkariak (kirol-arloan, politikoan...) zein konplizeak (enpresak, unibertsitateak, banketxeak...) seinalatzeak bere fruituak ematen dituela eta Israel desnormalizatzeko balio duela".

Gasteizen, kale-egoeran jarraitzen dute Maliko dozenaka lagunek
Haiekin elkartasunez, oinarrizko produktuen bilketa bat egingo du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, bihar eta etzi.