AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azpeitian, Voxen kontra mobilizatu ziren 20 lagun deitu dituzte deklaratzera

Faxistak informazio-mahai bat jartzen saiatu ziren apirilean, baina protesta egin zuen jende andanak. Hogei pertsona salatu ditu Voxek.

Joan den apirilaren 14an, Azpeitiko (Gipuzkoa) plaza nagusian informazio-mahai bat jartzen saiatu zen Vox alderdia, EAEko hauteskunde-kanpainaren barruan. Hainbat eta hainbat pertsonak, baina, aurre egin zieten faxistei. Presio horren ondorioz, Voxekoak kanporatzea lortu zuten.

Protesta horri lotuta, 20 lagunen kontrako salaketa bat aurkeztu du Voxek. Azaroan eta abenduan zehar deklaratu beharko dute Azpeitiko epaitegian, faxismoaren kontra mobilizatzeagatik.

Pertsona migranteen kontrako sarekada bat egin dute Gasteizen
Koroatzean okupatutako hainbat lokaletara sartu dira Gasteizko Udaltzaingoa eta Espainiako Polizia, zenbait hedabideren arabera, "legez kanpoko egoeran dauden pertsonen bila". Bi atxiloketa izan dira.