AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Badu data IAren aurtengo Eskola Ibiltariak: uztailaren 20tik 22ra izango da

Eskoriatza, Aramaio eta Aretxabaleta igaroko ditu aurtengo ikasle martxak. Aurrerago jakinaraziko dute egitaraua, egunez egun.

Ikasle Abertzaleakek urteroko hitzordu batekin hasi zuen amaitzen ari den ikasturte hau: Eskola Ibiltariarekin. Irailaren 30ean hasita, Villabona (Gipuzkoa) eta Anoeta (Gipuzkoa) gurutzatu zituzten ehunka ikaslek, eta hitzaldiez, tailerrez eta aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera izan zen asteburu osoan zehar. Eskola Ibiltariko ekitaldi politiko nagusian, IAko kideek azpimarratu zuten "gizateria aske bat eraikitzeko bidea" dela Hezkuntza Sistema Sozialista: "Miseria garaira kondenatzen gaitu gaur egungo hezkuntza ereduak, eta hori iraultzeko modu bakarra Hezkuntza Sistema Sozialistaren eraikuntza da" (irakurri hemen iazko Eskola Ibiltariaren kronika).

Oraingoan, ikasturte bukaerarako jarri du hitzordua IAk. Uztailaren 20tik 22ra bitartean izango da aurtengo Eskola Ibiltaria, eta Gipuzkoako beste hiru herri hartuko ditu ikasle martxak: Eskoriatza, Aramaio eta Aretxabaleta. Aurrerago xehatuko dute egitaraua egunez egun, baina jada aurreratu dutenez, aurten ere hausnarketa eta formakuntza politikorako aukera izango da Eskola Ibiltarian, baita aisialdiko hamaika ekintzaz gozatzekoa ere.

Sexu-esplotaziorako sareak borrokatzera deitu du Bilboko Itaiak
Gutxienez bederatzi emakume prostituitzera behartzen zituen sare bat atzeman berri dute Bilbon. Itaiak deituta, atzo protesta bat izan zen Ametzolan; auzo horretan dago sexu-esplotaziorako sareak erabiltzen zuen lokala.