AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionako futbol entrenatzaile ohi bat atxilotu dute adin txikikoei sexu-erasoak egiteagatik

Hainbat jokalariri eraso egitea eta haien irudi pornografikoak edukitzea leporatu diote Aviron Bayonnais zangobaloi taldeko entrenatzaile ohi bati. Maila internazionalean futbolean aritu izan diren hainbat jokalariren tutorea izan zen garaian.

Baionako (Lapurdi) fiskaltzak ikerketa bat abiatu du hiriko futbol taldeko entrenatzaile ohi baten aurka, adin txikiko zenbait jokalariri egindako sexu-erasoengatik. Atxilotua eta behin-behinean kartzeleratua izan da erasotzailea, ikerketak aurrera jarraitu bitartean behintzat.

Zehazkiago, 15 urteko gazteei eraso egitea eta haien irudi pornografikoak edukitzea egotzi diote. Akusazioei uko egin die gizonak, baina instrukzio epaileak dio nahikoa froga daudela bere aurka.

Aurretik, 2009an, adingabe bati mezu bidez eduki sexualak bidaltzeagatik kondenatu zuten. Dena den, 2019an hasi ziren entrenatzailearen aurkako lehen akusazioak argitara ateratzen. Urte horretan, fiskaltzak gutun anonimo bat jaso zuen; entrenatzaile ohiak jokalari gazteekin zituen keinu "desegokiak" salatzen ziren bertan. Geroztik, hiru jokalari ohik jarri dituzte bere aurkako salaketak, 15 urte zituztenean jasandako sexu-abusuengatik; 1998tik 1999ra bitartean, hain zuzen. Denbora tarte horretan nesketako bat bortxatu zuela ere salatu dute.

Eraso horiek gaitzetsi ditu Ipar Euskal Herriko Itaiak, eta indarkeria matxista gauzatzen duten figuren kontrako borroka lehen lerrora eramateko beharra azpimarratu du.

Gastu militarra hamarkada batean bikoizteko konpromisoa hartu du Espainiako Estatuak NATOrekin
Defentsa-aurrekontua 2022an bertan handitzen hastea aztertzen ari da PSOEren eta Unidas Podemosen gobernua, "Aliantza indartzen laguntzeko". 2030erako BGParen %2 izan dadin nahi dute, 24.000 milioi euro inguru. Aurrekontu militarra %0,91tik %1,03ra igo da 2019tik hona.