AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionako kaleak hartu dituzte milaka langilek, lan-baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko

Lan-baldintzak hobetzeko aldarria ardatz, atzo egin zuten manifestazio bat Baionan. Besteak beste, osasun-krisiari lotuta jasandako kalteak eta Frantziako Gobernuaren Segur erreforma salatu dituzte beharginek.

CGT, LAB, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deiturik, milaka langilek mobilizazio bat egin zuten atzo Baionako (Lapurdi) kaleetan, oro har, Frantziako Gobernuaren lan-erreforma berriei eta osasun-krisiari lotuta jasandako lan-baldintzen kaskartzearen aurrean erantzun eske. Sektore ezberdinetako langileek erantzun zioten deialdiari, horien artean, Miarritzeko (Lapurdi) Dassault autogintza enpresako langileek, Baionako ospitalekoek, trenetako langileek eta hezkuntza arlokoek.

Segur erreformaren ezarpena izan da langileen haserrearen arrazoietariko bat. Izan ere, udan zehar Frantziako Gobernuak azaldutakoaren arabera, osasun-arloko 1.5 milioi beharginek 183 euroko soldata emendatzea izango dute. Dena dela, osasun-sektoreko langile batzuk ez dira erreforma horren barruan kontuan hartu eta ez dute igoera jasotzen ahalko.

Horrekin batera, osasun-arloko beste problematika batzuk ere salatu dituzte, gaixoentzako ohe kopuruen gutxitzea eta derrigorrezko txertaketa bezela. Erretretaren erreforma ere izan dute jomugan, gobernuak erretiroa hartzeko adina atzeratu nahi baitu.

Zumaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hitzarmena lortu dute
Beharginek hiru urte eman dituzte Eulen enpresari lan-baldintzak hobetzea eskatzen. Sektoreak herrian eskuratu duen lehen hitzarmena da, eta "Gipuzkoako erreferentziazko hitzarmen" bihurtuko dela uste du ELA sindikatuak. 2023 amaierara arte, 1.556 euroko oinarrizko soldata zehazten du 27 emakume langilerentzat. Ordura arte, Kontsumorako Prezioen Indizearen araberako soldata-igoerak aurreikusten ditu; hiru urtean %9, gutxienez.