AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan, bandera sionista bat kenarazteagatik zigortu dituzte bi lagun

Herriko Etxeak jarritako bandera bat urratzeagatik epaitu zituzten: lau hilabeteko espetxe-zigorra eta 2.000 euroko isuna jarri dizkiete. Diru-bilketa bat abiatu dute, epaiketari lotutako gastuei aurre egin ahal izateko.

Baionako (Lapurdi) Herriko Etxeak bandera sionista bat jarri zuen udaberrian Santizpiritako zubian. Horren kontrako sinadura-bilketa bat izan zen martxan joan den apirilean, eta 1.000 lagunek baino gehiagok eskatu zuten Israelgo Estatu genozidaren ikurra erretira zezatela.

Dena den, bandera mantendu zuen Herriko Etxeak. Protesta modura, hura kentzen saiatu ziren bi pertsona: maiatzaren 26an, bandera zeraman estandartera igo eta urratu egin zuten. Ekintzaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen Herriko Etxeak, eta horren ondorioz auzipetu zituzten biak.

Baionan bertan epaitu zituzten aipatutako protesta-ekintzaren harira, eta sententziaren berri eman dute jadanik. Guztira, lau hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diete, baita 2.000 euroko isuna ere (horietatik 1.000 euro gibelatzeko aukerarekin). "Izaera sinbolikoa duen ondasun publiko bat ebastea eta suntsitzea" leporatu diete.

Epaiketak ekarritako gastuei aurre egin ahal izateko, diru-bilketa bat jarri dute martxan. Ondoko loturaren bidez egin daiteke ekarpena.

Bi langile zauritu dira Galdakaon, lan-istripuz
Galdakaoko pabiloi batek su hartu zuen atzo, eta kea arnastu zuten bi beharginek. Ospitaleratu egin behar izan zituzten.