AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan bi militante politiko atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Antza denez, salmenta espekulatiboa salatzeko ekintza bati lotuta atxilotu dituzte gaur goizean. Baionako prokuradoreak ez ditu oraingoz atxiloketak baieztatu.

Gaur goizean, Frantziako Poliziak bi militante politiko atxilotu ditu Baionan (Lapurdi), Berria-k jakinarazi duenez. Atxiloketen arrazoia ez dago garbi, baina, egunkari horren arabera, badirudi salmenta espekulatiboaren kontrako ekintza bati lotuta dagoela operazioa.

Joan den urtarrilean, espekulazioa salatzeko protesta-ekintza bat egin zuten Puyo agentzian, Hazparnen (Lapurdi). Badirudi Puyoko arduradunetako batek salaketa bat jarri zuela gero, aire girotuko sistemaren kontrolagailua falta omen zelako. Baliteke hori izatea gaurko atxiloketen kausa.

Handik zenbait hilabetera, maiatzean, berriz izan zen protesta bat Hazparneko agentzia horretan. Orduan ohartarazi zuten Puyok salaketa bat aurkeztu zuela, eta, momentuz, bost pertsona deitu dituzte deklaratzera horregatik.

Berria-ren esanetan, Baionako prokuradoreak ez du oraindik hitzik egin gaurko polizia-operazioari buruz, eta ez ditu atxiloketak baieztatu.

Otsailean epaituko dituzte zazpi lagun, Aroztegiko proiektuari aurre egiteagatik
Hogei urteko kartzela-zigorrak eta 56.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte auzipetuentzat. 2021ean egin zuten protesta-kanpaldi bat, Lekarozko Aroztegiko obren kontra. "Talde kriminal antolatu bat izatea" egotzi diete.