AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan emakume bati eraso dio bikotekide ohiak; kolpatu eta hura itotzen saiatu da

35 urteko erasotzaileak aurreko ostiralean egin zion eraso 26 urteko emakumeari; kolpatu egin zuen, eta eztarria estutuz hura itotzen saiatu zen gero. Zaurituta ospitaleratu zuten neska.

Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, emakume bati eraso zion haren bikotekide ohiak Baionan (Lapurdi). 35 urteko gizonezkoak etxebizitza batean kolpatu zuen 26 urteko emakumea, eta gero, bera itotzen saiatu zen, eztarria estututa.

Zenbait hedabideren arabera, oihuak entzun eta etxebizitzara sartu ziren inguruko hainbat bizilagun. Ihes egin zuen orduan erasotzaileak, eta larrialdi-zerbitzuetara hots egin zuten bertaratutakoek. Zaurituta ospitaleratu zuten emakumea Baionan; ebakuntza bat egin behar izan zioten belaunean.

Gizonezkoa Tarnosen (Landak, Okzitania) atxilotu zuten hurrengo egunean, larunbatean. Aurretik ere bost aldiz leporatu dizkio tratu txarrak bikotekide ohiak, baina ez du salaketarik jarri orain arte.

Zuzendaritzaren kaleratze planari uko egin eta greban jarraituko dute Tubacexeko langileek
Tubacexeko zuzendaritzak 129 behargin kanporatzea jasotzen zuen proposamena aurkeztu zion langile batzordeari. Proposatutakoa baztertu eta grebarekin jarraitzea erabaki dute beharginek; 110 egun iragan dira greba mugagabea hasi zutenetik.